XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7. IRUDIA. Perizikloidea / 8. IRUDIA. Bilkaria.

Irudietan, biratzen den zirkuluari R letra ezarri zaio, eta oinarrizko zirkuluari G letra.

R zirkulua OAg bitartean biratu denean, OA zikloidearen zatia sortu da; eta, irudi guztietan, ondoko ekuazio hauek betetzen dira: .

Froga bezala, A puntuak zirkunferentzia jakin batetan egon behar duela pentsa daiteke.

Zirkunferentziaren zentrua oinarrizko zirkuluarena da, eta zirkunferentziak Ar puntutik pasa behar du.

5. irudiko kasuan, zirkunferentzia G lerro zuzenaren paralelo bihurtzen da.

8. irudian, berriz (bilkariaren kasuan), ekuazioa betetzen da.

Lerro ziklikoaren A puntuan elkartzuta marratzen badugu, elkartzut hori Ag puntutik pasatzen dela ikusiko dugu; bi zirkuluen instante bateko ukigunetik alegia.

Horregatik hain zuzen erabiltzen dira lerro ziklikoak engranai hortzen profila marrazteko.

4, 5, 6 eta 7. irudietako lerro makurrekin engranaia zikloidalak osatzen dira, eta 8.goarekin zirkulu-bilkarizko engranaiak.

A) ENGRANAIA ZIKLOIDALAK

Egin dezagun 1 eta 2, engranatu behar duten gurpilak direla, eta R1 eta R2 zirkunferentzia sortzaileen erradioak (ikus. 9. irudia).

R1 zirkulua 1 zirkuluaren barnekaldean biratzen denean OH1 hipozikloidea sortzen du, eta 2 zirkuluaren kanpokaldean biratzen denean OE2 epizikloidea.